< Gertakari zerrendara itzuli

Ondare historikoa eta naturala elkartzen direnean...

Ondare historikoa eta naturala elkartzen direnean...

Imanol AMESTOY-ek gidaturik (CPIE Euskal Itsasbazterra)-k aurkezturik

Noiz: agorrilaren 11n, ortziralea, 9:00etan
Non: Abiatzea Sarako lezeen goiko aparkalekutik.

Hizkuntza: frantsesa edo euskara (parte hartzaileen arabera)

Atera gaitezen mintzaldien erremutik eta ikus dezagun gure ondarea aire zabalean !
Imanol Amestoy-ek, CPIEko adituak, paisaiaren irakurketa bat proposatzen digu Sarako lezeen inguruetan, bertan aurkitzen diren aberastasun natural eta arkeologiko ezezagunak nabarmentzeko asmoz, eta gizakiaren eta mendiaren arteko elkarbizitza erakusten dutenak.
Iragana ulertzeko parada paregabea, etorkizuna hobeki eraikitzeko...

Jakitekoa: - Zailtasun maila : mendizale "ertainentzat"
- Urririk, izena emanez (25 pertsonentzat mugatua)
- Ibilaldia eginen da, eguraldiak baldintza onak eskaintzen baditu.
- Ura ekarri, mendiko oinetakoak eta jantzi egokia hartu, eguraldiaren arabera.