F.A.Q.

Maiz egiten diren galderak

Aukeratutako bisitara sartzeko aintzinez erreserba egin behar da. Kasu, bisitaren egun berean erreserbak ez dira gehiago egiten ahal !     Ordaintzeko modalitateak

Lezearen bisita gidatua haur karrosa batekin segitzen ahal da ?

Ez. Alde batetik eskailerak badirelako eta, beste aldetik taldeko bisita gidatuak baizik ez baitira, ezinezkoa da haur karrosa erabiltzea.
Aldiz, gelak biziki zabalak baitira, gomendatzen dizuegu nini zorro batekin etortzea. Haur karrosak parke megalitikoan erabil daitezke.

Argazkiak hartzen ahal ote dira flash-arekin edo gabe leizearen barnean bisita egitean ?

Ez. Ez da haizu argazkiak egitea leizearen bisita gidatu denboran, gunea bera, bisitaren kalitatea eta irudi eskubidea babesteko.

Txartelak internetez erosten ahal dira eta nola? Zer egin behar dut hau erosi ondoren ?

Bai.Ezinbestekoa da zure sarrerak linean erostea, gure webguneko "Erreserbatu" orrialdetik edo 64 departamenduko turismo bulego batetik. Aukeratu zure bisitaren eguna eta ordua, eta erosi zure sarrerak. Sarako lezeetan, erakuts ezazu zure baieztapena harreran. Horren truke, "Sarako lezeak" txartela ukanen duzu bisita gidatuan sartzeko.

¿ Zer egiten ahal dugu ez baldin badugu bisita gure hizkuntzan erreserbatzen ahal ?

Telefono mugikorreko doako aplikazioa eskaintzen dizugu, bisita frantsesez, ingelesez, euskaraz edo gaztelaniaz jarraitzeko. Higiene arrazoiengatik entzungailuak ekartzea eskatzen dugu.
Nola eskuratzen ahal dugu ?
Lineako erreserba baieztatzen duzunean, zure telefonotik (Android edo IOS) aplikazioa deskargatuko ahal duzu, lotura baten bidez.
Deskarga ezazu aplikazioa Sarako lezeetara joan baino ordu batzuk lehenago eta ez ahaztu aurikularrak !

Mugikortasun urriko pertsona batek leizea bisitatzen ahal ote du ?

Bai. Leizearen behereko parte guzira sar daiteke. Bi egun lehenago gurekin harremanetan sar zaitezte, lehentasunez goizeko bisita ordua elkarren artean finka dezagun. Gida bat zuekin egonen da bisitaren lehen zati osoan, aldi berean, taldearen gaineratikoa, gaineko galerian izanen da.
Hemen dituzue xehetasun guztiak mugikortasun urriko pertsonentzat.

Ekipamendu berezirik behar ote da bisita egiteko ?

Ez. Bisita 2 galeria maila ezberdinetan egiten da, osoki antolatua den ibilbidean gaindi. Gomendatzen dizuegu oinetako hetsiak janztea eta jantzi bat ekartzea leizearen zolan tenperatura 14°C-koa baita.
Gainera, egungo osasun testuingurua ikusita, maskara bat ezartzea beharrezkoa da guztientzat!

Bisita bakarrik egiten ahal ote dugu ?

Ez. Bisita gidatuak baizik ez dira. Soinu eta argiz apainduriko oren bateko bisita da, leizea babesteko gune argituetan ibiltzeko gisan.

Leizearen barnean eskaileretatik ibili behar da ?

Bai. 2 galeria mailatan egiten da bisita. Historiaurreko bizitegi gunera 40 mailako eskailer batetik hel daiteke. Behereko zatira joateko, 20 mailako eskailer batetik jaitsi behar da. Hamabost bat maila badira ere zuloaren zolan. Eskailer hauek aski zabalak dira eta ez dira zailak.

Animaliak onartuak dira bisitaren denboran ?

Ez. Natura 2000 sailkatua da gunea bai eta saguzarren ikerketa lekua ere. Hori dela eta, gure lagunak diren animaliek ezin dute leizearen bisita gidatua egin (zaku edo saski batean badira ere). Aldiz, ongi etorriak dira, soka batekin loturik, parke megalitikoa eta guneko museoaren barnean.

Ba ote dira beste hizkuntza batzuetan eskaini bisita gidatuak ?

Bai... eta ez Bisita gidatuak gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egin daitezke normalki. Bainan egungo testuinguruan, ezin ditugu hizkuntza horietan bisitak eskaini, frantsesez baizik. Nahi baduzu, fitxak edo aplikazioa eskaintzen dizkiogu gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez azalpenak emanez.

Bakarrik etortzen bagara, erreserbatu behar dugu leizea bisitatzeko ?

Bai. Egungo egoeran, bisita bakoitzeko bisitari kopurua mugatua da. Lezeen ateetara sarrera uko egin ez dadin eta guretzat lekuen kudeaketa errexago izateko, lineako erreserbak abantailatzen ditugu.