Sarako Lezeak


Gurekin harremanetan

Sarako lezeak
64 310 SARE


Tel : (0033) 559 542 188
Fax : (0033) 559 542 069

Argibide praktikoak

Informazio gehiago

Publier un avis sur Les Grottes de Sare

Sarako historiaurreko Lezeak

Sarako Lezeak, Euskal Herriko hirugarren gune bisitatuenak, oren bat irauten duen soinu-argizko bisita gidatua proposatzen dizue baita ere guneko museo bat eta parke megalitiko bat.

Ibilbide apailatuan zehar, 3 gai aipatuak izanen dira : leze aski idor baten geologia atipikoa, historiaurreko bizitokia eta JM de Barandiaran-en lanetan oinarritu euskal herriaren jatorria eta mitologiaren aurkezpen bat.

Sartzea urririk duten gure guneko museoa, Gizakiak historiaurretik hona ezagutu duen bilakaera ezagutzeko, eta megatilismoa Euskal Herrian azaltzen duen parke megalitikoa aurkituko dituzue.

Itsaso eta mendiaren artean, Sarak ongi etorria eskaintzen dizue...

Sararen kokapena Baiona, Biarritze, Donibane Lohizune, Hendaia, Donibane Garazi etab... herriei begira
Sara, Euskal Herriaren bihotzean

Sara, Larrun euskal mendi famatuaren oinean kabitua da eta Frantziako herri ederrenetakoen artean sailkatua.

Xareta : Sara, Ainhoa, Zugarramurdi, Urdazubi

Ainhoa eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi herriekin bildurik, Xareta, mugaz gaindiko lurraldea osatzen du Sarak.

Historian gaindi (Karlistadak, munduko gerlak), eta haren jardueren bitartez (kontrabanda, gaueko lana…), Sarak betidanik harreman biziki onak izan ditu mugaren bi aldeetako probintziekin.