Sarako Lezeak

Kalakan kontzertuak!

3 kontzertu bereziak, Agorrilaren 21ean, 22an eta 23an.
> Info. eta Erreserbak

Gurekin harremanetan

Sarako lezeak
64 310 SARE


Tel : (0033) 559 542 188
Fax : (0033) 559 542 069

Hemen gaude ere

sarako lezeak
Gure RSS     

Informazio gehiago

Zure iritzia interesatzen gaitu!

Zure iritzia eman Sarako lezeeri buruz.
Tripadvisor Grottes de Sare

Sarako Lezeetako unibertsoa haurrei irakatsia

Ateraldi antolatuak prestatuak izan dira haur eta eskolentzat. Horrela, Sarako Lezeetako unibertsoa molde ludikoan ezagutuko dute (frantsesez) :


  • « Izadi betea » Eguna
    « Izadi betea » Eguna
    Haurrak loriatuko dira!!
    Egun berean 2 km-ko distantzian diren 2 gune ezagutzeko aukera: Sarako Leze famatuak BISITA BERRIAREKIN eta « Etxola » Animalien Parkea. Oren bat irauten duen soinu eta argizko bisitaren kari leize-hartza eta saguzarrak ikusi ondoren, 300 animalia baino gehiago aurkituko dituzue « Etxola » Animalien Parkean.

    15 pertsona baino gehiagoz osatu taldeei irekia.
    Aitzinetik hitzartu behar da nahitaez.

    Prezioa : 6,5€

    Balioztasuna : 2017ko Apirilaren 1tik Urriaren 31ra

  • « ITSAS AZPIA - LUR AZPIA » Eguna
    « ITSAS AZPIA - LUR AZPIA » Eguna
    Zatozte aparteko 2 gune bisitatzera egun berean. Hor gaude zuei aholkuak emateko: Goizez edo arratsaldez Biarritzeko Itsas Museo famatua eta Sarako Lezeak bisita berria gidatua itzazue. Gogoan luzaz atxikiko duzuen eguna!

    20 pertsona baino gehiagoz osatu taldeei irekia.
    Aitzinetik hitzartu behar da nahitaez.

    Prezioa : 10€

    Balioztasuna : 2017

Hezkuntza-jarduerak.

Ikastetxeentzat erabiltzen ahal dituzten programak..

On-lineko jokoak

Proposatuak zaizkizun hiru joko hauen artean, bat hauta ezazu eta linean zuzenki josta zaitez ! Xantza on !

Jokoak

  • 7 desberdintasunen jokoa : Ongi begira ezazu parkearen 1. argazkia, ondotik bigarrena... 7 errore agertzen dira bigarren argazkian, atzeman itzazu !
  • Pareen jokoa : Kartak itzul eta pareak xerka itzazu. Pare bat aurkitzen duzun aldi bakoitz, agertu irudiari buruzko azalpen bat ukanen duzu.
  • Gillen lamina : Lamina, euskal mitologiako izaki maleziatsu ttipi bat da. Nehork ez du oraindik lortu argazkitan hartzen. Marraztu dugu, baina haren aurpegia ezabatua izan da ! Entsea zaitez orain aurpegia berrosatzen.