Behar dituzuen xehetasunak

Hemen, Sarako lezeen buruzko informazio beharrezkoak aurkituko dituzue.
Orrialde hori inprima ezazue beharrezko informazioak zurekin ukaiteko Sararat etorri aintzin.

Sarako Lezeak oren bat irauten duen soinu-argizko bisita gidatua proposatzen dizue. Lurpeko munduan sartu aintzin, bideoz emana den inguruko aurkezpen labur bat ikusiko duzue. Gero, lezean sartu eta, bisita gidatuak 45 minutu iraunen du, segurtatuko aitzinbide apailatu bat segituz.

Azkenean, zure bisita eta ezagutzak ostatzeko, lezeen ondoan diren museoa eta parke megalitikoa nahierara bisitatuko dituzue.

.

Gunearen irekitze ordutegiak

Dagokion irekitze txandako bisita gidatuen ordutegi desberdinak ezagutzeko, zuzenki harrerara jo.
Garaia Publikoari irekitze txanda
FMAMartxoaren 10tik 31raAstelehenetik ostiralera: 14:00etatik 17:00etara*.
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*.
(*azken bisita gidatuaren abiatzea).
AMJApirilaren 1tik Uztailaren 31raEgunero 10:00etatik 18:00etara* (*18:00 = azken bisita gidatuaren abiatzea).
JAAgorrilaren 1tik 31eraEgunero 10:00etatik 19:00etara* (*19:00 = azken bisita gidatuaren abiatzea).
ASIrailaren 1tik 30eraEgunero 10:00etatik 18:00etara* (*18:00 = azken bisita gidatuaren abiatzea).
ONUrriaren 1tik Pasko opporetan arteEgunero 10:00etatik 17:00etara* (*17:00 = azken bisita gidatuaren abiatzea).
NDPasko opporetan arte, 2018ko Urtarrilaren 3rat Astelehenetik ostiralera: de 14:00etatik 17:00etara* - Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara* (*17:00 = azken bisita gidatuaren abiatzea).
JDHetsiaHetsia abenduaren 24, 25 eta Urtarrilaren 1ean.

2017
Egunaren iraupena dela eta, gerta daiteke eguneko azken bisitaren orena aldatua izan dadin. Horretarako, komeni da eguneko azken bisitaren abiatzea baino 20 minutu lehenago agertzea harreran, sartzeko txartelak hartzeko. Bisita baldintza onenetan egin ahal dezazuen borondatearekin, ahalmen urriko pertsonei aholkatzen diegu gurekin harremanetan sartzea bezperan edo bi egun etorri aitzin, bisita ordutegiak, bai eta zilora heltzeko baldintzak jakinaraz diezazkiegun.

Sarako Lezeak edozein eguraldiarekin bisitatzen ahal dira ! Udan, bisiten hastapena 15 minutu guziz hasten dira. Bainan batzutan, egun euritxuetan bereziki, itxarotea luzea izaten ahal da. Kasu hontan, hobe duzue goizean edo arratsalde bukaeran etortzea.

Gune antolatua

Sarako Lezeetan 3 aparkaleku badaude auto, kanping-car eta autobusendako.

Txartelak, txekeak eta oporretako txekeak onartuak dira (ez dugu dirurik itzultzen oporretako txekeekin).

Ostatu/kafe esparru bat, ostalaritza lasterrerako gela bat (2016an itxita egongo da), guneko museo bat, parke megalitikoa bat eta oroigarri saltegi bat atzemanen dituzue.

Abereak ez dira onartuak gunearen barnean.

Tarifak

Sartzeko prezioaren truke, oren bateko bisita gidatua egin eta guneko museora eta parke megalitikora sar zaitezkete.

Taldeak (15 pertsonetatik goiti) :

Norbanakoa :

:

Sarbidea eta Planoa

Sararen kokapena Baiona, Biarritze, Donibane Lohizune, Hendaia, Donibane Garazi etab... herriei begira Sarako lezeak kokatu

GPS koordenatuak :


Gradu Hamartarrak :
  • Latitudea : 43.268831
  • Longitudea : -1.570508
Gradu Hirurogeitarrak :
  • Latitudea : 43° 16'' 07' N
  • Longitudea : 1° 34'' 13' O

Nola egin Sarako lezeetara heltzeko?

Senpere, Ainhoa edo Dantxarineatik :
Sara herriaren sarreran, eskerrerat itzuli eta 3kilometro urrunago berriro eskerrerat hartu.
"Grottes de Sare-Sarako lezeak" ezaupideak segitu.

Akaine edo "Petit Train de la Rhune"-etik:
"Grottes de Sare-Sarako lezeak" ezaupideak segitu.