Sarako Lezeak

Aukera onak

Ordugeti berria

Sarako lezeak idekiak izanen dira egunero astelehenetik igandetara, 10etatik arratsaldeko 6ak arte (6ak : azken bisita gidatua), uztailaren 31ra ar  ...
Gehiago ikusi

Argibide praktikoak

Hemen gaude ere

Grottes de Sare
Gure RSS     

Informazio gehiago

Zure iritzia interesatzen gaitu!

Zure iritzia eman Sarako lezeeri buruz.
Tripadvisor Grottes de Sare

"Lezea" leizea

Zulo ugari daude Sara eta inguruetan aurkitzen den kareharrizko alimaleko mendigunean. LEZEA edo SARAKO LEZEAK deitua den hauetariko bat bisita daiteke, duela 2 milioi urte baino gehiago zegoen egoera berdinean.
Sarako Lezeak aterbetzen dituen Atxuria mendiaren gailurra buztinez estalia da eta honek ur-eurien iragazketa mugatzen du. Formazio geologiko atipiko bat ikusiko duzue... gela zabal eta izugarri handiak, Akitaniako handienen artean sailkatua den sartze ataria, etxebizitza eta eguneroko jardueren gunea ahantzi gabe...

Soinu eta Argiz apaindu bisita gidatua

Sarako Lezearen ibilbidearen trazatua

Bisita gidatuak 45 minutu irauten du, 900 m-ko aitzinbide apailatu bat segituz. Bide hau segurtatua da eta osoki soinu eta argiz hornitua. Ibilbideak gidoi bat segitzen du, argiztapen eta entzungailuez lagundurik, baina beti argitasun gehiago ekarriko dizuen gida batekin.

Azken teknologiak erabiliak izan dira, besteak beste LED argiztapena, bai bisita baldintza onenetan egiteko, eta bai lur azpiko ingurumena eta bertako « bizilagunak » zaintzeko.

Bisitan gaindi aipatu Gaiak :

Sarako Lezeetako sartze ataria
  • Formazio geologiko atipikoa;
  • Historiaurreko etxebizitza;
  • Euskal mitologiaren hurbiltze bat;
  • JM de Barandiaran-en lanetan oinarritu euskal herriaren jatorrien hurbiltze bat.

Lezearen zolan, gauza bitxiak...

Saguzarrak

Sarako Lezeek ez dituzte gizakiak bakarrik aterbetu, baina ere... duela 10 000 urte baino gehiago zuloan negukatzen ziren leize-hartzak!

Gaur egun, saguzarrak dira zuloaren barnean sekula baino gehiago kabitu diren ugaztunak. CREN (Conservatoire Régional des Espaces Naturels / Eremu Naturalen Eskualdeko Kontserbatorioa), GCA (Groupe Chiroptère Aquitaine / Akitaniako Kiroptero Taldea) eta ENA (Espaces Naturels Aquitaine / Akitania Eremu Naturalak) elkartearekin lankidetzan, Sarako Lezeetako gunea interes handiko etxebizitza gisa erreferentziatua da nazio arte mailan, bertan egoten diren saguzar espezie kopuru handiarentzat.


Jose-Miguel de Barandiaran-i eskaini gunea

JM de Barandiaran, euskal antropologoa

JM de BARANDIARAN Ataundarra (Hego Euskal Herriko Gipuzkoan), bere garaieko antropologo handienetakoa izan da. 15 urtez Sarara ihes egin zuen. Herri honek, haren ikerketak burutzeko sekulako parada eskaini zion.


Sarako Lezeetako bisita gidatua eskainia zaio gaur egun, euskal herritarren oroimenari dedikatu bizi oso baten omenez.

"Mugarik gabeko lurpea" egitasmoa

Zazpi euskal leize elkartu zaizkio Sarakoari, bakoitzaren berezitasunak ezagutu ditzazuen. Urte guziz, Martxoan, egun batez, 8 leize horiek bisita ditzakezue tarifa apalduan.

Elkartu leizeak, ondokoak dira :


Euskal kobazuloak : Arrikrutz (Oñati) - Mendukilo (Astitz) - Pozalagua (Karantza) - Ikaburu (Urdazubi) - Lezea (Sara) - Sorginen lezea (Zugarramurdi)

  • Arrikrutz Oñatiko kobak (Espainia - Gipuzkoa)
  • Mendukilo Astitzeko kobak (Espainia - Nafarroa)
  • Pozalagua Karrantzako kobazuloa (Espainia - Bizkaia)
  • Ikaburu Urdazubiko lezeak (Espainia - Nafarroa)
  • Lezea Sarako leizeak (Franzia - Lapurdi)
  • Sorginen lezea Zugarramurdiko leizeak (Espainia - Nafarroa)
  • Ekainberri Zestoako haitzuloaren erreplika (Espainia - Gipuzkoa)
  • Labar-artearen interpretazio zentroa Karrantzako Koben Koba leizean

> "Mugarik Gabeko Lurpea" egitasmoari buruz gehiago jakiteko <