Kalakan kontzertuak!

3 kontzertu bereziak, Agorrilaren 21ean, 22an eta 23an.
> Info. eta Erreserbak

Gurekin harremanetan

Sarako lezeak
64 310 SARE


Tel : (0033) 559 542 188
Fax : (0033) 559 542 069

Hemen gaude ere

sarako lezeak
Gure RSS     

Informazio gehiago

Zure iritzia interesatzen gaitu!

Zure iritzia eman Sarako lezeeri buruz.
Tripadvisor Grottes de Sare

Guneko museoa

Sarako Lezeetan sartze libre duen museo bat aurkituko duzue. Hortan, lezean tratatuak izan diren gai batzuk azalduak izanen dira.

Gizakiak Historiaurretik hona ezagutu bilakaera

Erakusleihoz ostua den guneko museoak, gizakiak Historiaurretik hona ezagutu bilakaera azaltzen dute. Lehen gizakietatik Homo Sapiens Sapiens-era, Homo Habilis, Homo Erectus, Neandertal-etik iraganez, klima aldaketengatik, baina ere lehengaien lantzeko teknikengatik etengabe aldatu diren haien banaketa esparrua eta bizimodua bertan azladua zaizue.

Igitaia

Sarako Lezeen barnean eta inguruetan abiatu miaketek, bai eta kontakizun multzo handi batek baiesten dute molde desberdinez erabiliak izan direla garaien arabera.
Aurkitu gizakien aztarna zaharrenak, duela 200 000 urte ingurukoak dira, historiaurreko gizakia garai batez egon da Sarako Lezeetan, JK a-ko 35 000 urtetik 10 000 urtea arte.
Etxebizitza gunea Historiaurre garaian, Sarako Lezeak, gerla desberdinetan zaurituak zirenak aterbetu zituzten ere (Napoleon-en gerla - 1808-1810 urteetan, Karlistadak - 1833-1839 eta 1872-1876, Munduko gerla...) baina "gaueko lanerako" iragan eta trukatze tokia izan ziren ere.

Aztarnak

Aztarna anitz aurkeztuak dira museoan : Historiaurreko garaiekoak (suharria, orein adarrak, karraskagailuak, zizelak, harraskagailuak, gezi puntak, harri landuzko aizkorak); Protohirtoriakoak (gizaki hezurdurak, errauts kutxatilak, zeramikak, brontzezko aizkorak); eta garai Historikoetakoak (erromatar diru altxorra, diru faltsuak, Napoleon-en garaiko aztarnek).

JM de Barandiaran, euskal antropologo ospetsua

Azkenik, José Miguel de Barandiaran historiaurrelari eta etnologo ospetsuari eremu bat eskainia zaio. Gerla Zibilean (1936) Franco-ren Espainiatik ihes egiten du, 15 urtez Saran errefuxiatu gisa bizitzeko. Herriaren bizian ongi sarturik, etengabe segitu ditu bere ikerketa lanak.

Sarako Lezeetako Soinu-Argizko bisita gidatua osoki eskainia zaio, Euskal Herritarren oroimenari bizi osoa eman diolako.