Kalakan kontzertuak!

3 kontzertu bereziak, Agorrilaren 21ean, 22an eta 23an.
> Info. eta Erreserbak

Gurekin harremanetan

Sarako lezeak
64 310 SARE


Tel : (0033) 559 542 188
Fax : (0033) 559 542 069

Hemen gaude ere

sarako lezeak
Gure RSS     

Informazio gehiago

Zure iritzia interesatzen gaitu!

Zure iritzia eman Sarako lezeeri buruz.
Tripadvisor Grottes de Sare

Parke megalitikoa eta museoa

Sarako lezeak sarrera libre duten museo eta parke megalitiko bat aterbetzen ditu, non lezean tratatuak izan diren gai batzuk azalduak izanen dira.

Guneko Museoa

Sarako Lezeetako guneko museoa

Museoak tematika desberdinak hunkitzen ditu. Lehenik, Gizakiak Historiaurretik hona ezagutu duen bilakaeraren aspektu ezberdinak ezagutuko dituzue, bisual esplikatzaile eta hainbat garaietako aztarnen bitartez.

Ondotik, JM Barandiaran, euskal historiaurrelari eta etnologo handiaren bizia ezagutzeko parada izanen duzue, haurrek saguzar espezie desberdinak ezagutzen ikasi aitzin.

Guneko museoa urririk bisitatzen ahalko duzue Sarako Lezeen bisita aitzin edo ondoren.
> Gunearen ordutegiak kontsultatu.

Sarako Lezeetan abian jarri ikerketa eta guneko museoan aurkeztu aztarnei buruz gehiago jakiteko, MUSEOari eskainia zaion orria kontsulta ezazue.

Parke megalitikoa

Sarako Lezeetako parke megalitikoa

BLOT Medikuak eraiki aire zabaleko gune honetan, gizakiak Protohistoria deitu garaian (JK a-ko 2800-etik, metalen arora) altxatu monumentu desberdinen berrosaketa bat atzematen da.

4 hizkuntzatan diren azalpen panoei esker, zatozte monumentu hauen behatzera, bai eta lurperatzea edo erraustearen gisako erritoak ere.

Guneko museoa urririk bisitatzen ahalko duzue Sarako Lezeen bisita aitzin edo ondoren.
> Gunearen ordutegiak kontsultatu
.


Lurperatze edo erraustearen erritoei buruz dakizuena sakondu PARKEA-ri dedikatua zaion orrira joanez.