Xehetasun baliagarriak

Sarako lezeen bisitarentzat

Erreserbatzea beharrezkoa da. Sartzeak erosteko parada duzu bertan ere, egun bererako, leku batzuk geratzen badira.
Sarako Lezeen harrera

Noiz eta nola Sarako Lezeak bisitatu ?

Sarako Lezeak urtean 11 hilabetez idekiak dira, aterpean eta 14°tan lezean sakonean, edozein eguraldiarekin bisita daitezke!
AHOLKUA: Udan, egun euritsuetan bereziki, bisitak fite betetzen dira. Kasu hontan, ez duda goizean edo arratsalde bukaeran etortzea, erreserbatu ondoren.
Doako aparkalekuak 14 gradu haitzuloan Komunak Pagatzeko txartelak onartuak Eusko moneta onartua Oporretarako txekeak onartuak Partzialki egokitua elbarriendako Kafetegia Piknik gunea Jan-lasterreko ostalaritza udan Mendi ibilbideak hurbil Animaliak debekatuak leizean Argazkiak eta bideoak ateratzea debekatuak da lezean haur karrosak ezin dira ibiltzen ahal lezean

Ordutegia

Idekitze orduak aldatzen dira epeen arabera. Zure bisitaren ordua erreserbatzerakoan hautatzen da..

Prezioak

Helduak, haurrak, taldeak (15 lagunetik goiti)...
Sartze prezio desberdinak dituzu.

Sartzeak erosi

Sarrerak aintzinetik erreserbatzea beharrezkoa da. Kontsultatu erosteko eta ordaintzeko moduak  

Bisita gozatu zure hizkuntzan

Ezin duzu bisita euskaraz erreserbatzen ahal ?

Telefono bidez (Android edo IOS) doako aplikazioa eskaintzen dizugu, lezearen bisita frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez jarraitzeko. Higiene arrazoiengatik entzungailuak ekartzea eskatzen dizuegu.

Non eta nola eskuratu audiogida ?

Linean: Lineako erreserba baieztatuta izanen delarik, deskargatu aplikazioa Android edo IOS smartphone-tik, gure webgunetik edo zure berrespenean emandako loturatik.
Gunean: afitxa bat ezarri dugu Sarako lezeetan, non QR kode bat dago. Eskaneatu beharko duzu zure smartphone-tik aplikaziora sartzeko. Kontuan izan Interneteko sare gutxi dagoela Sarako lezeetan, aldez aurretik audiogida deskargatzea gomendatzen dizugu.

Sarbide errestasunak

Sarako Lezeetara etortzen ahal zarete autoz edo autobusez (pribatua edo publikoa Donibane Lohizunetik).
Urririk diren 3 aparkaleku daude.

Sarako lezeetako sarreraren ondoan den aparkalekua
Aparkaleku nagusia
Gaineko aparkalekua
Bigarren aparkalekua
Autobusentzako eta autokarabanentzako aparkalekua
Autobusentzako aparkalekua

Bisitari kopurua mugatua

Esperientzia ezin hobea izateko, bisita bakoitzeko pertsona kopurua mugatzen dugu. Beraz, beharrezkoa da etorri aintzinetik erreserba egitea..

Irisgarritasuna

Obrak eginak izan dira, gehienek Sarako Lezeak bisitatu dezaten.

Animaleak ez dira onartuak Argazki eta bideoak ez dira onartuak Haur karrosak ez dira onartuak

Lezean debekatuak direnak

Animaliak.
Argazki/bideo grabaketa, flash-ik gabe ere.
Haur-karrosak (pentsatu haur-eramailea ekartzea!).

Erlaxazio pausa

Harrera gelan taberna bat atxemanen duzue urte osoan zabalik, eta jatetxe bat udan zabalik. Gozatu parkearen eta Sarako lezearen atariko ikuspegi ederraz atsedena hartzeko!

Udan, jakiak eta postreak propostazen ditugu gure jangela panoramikoan edo gure terrazan.
Edari bero eta hotzen salmenta urtean zehar!
Piknik gunea
Komunak eskuragarri daude gure bisitarientzat.

Piknik gunea

Lasaitu Sarako lezeen natur eremuko zuhaitzen itzalean eta aprobetxatu piknikeko mahaiak Leizeako atari dotorearen aurrean jateko!

Jatetxea, piknika, atariko ikuspegia
Ibilketa - Sarako Lezeak

Ibilketa

Sarako lezeetan egindako bisita ondoren, hartu denbora gure eskualdea ezagutzeko!
Hainbat ibilaldi Sarako lezeetatik hasten edo pasatzen dira, bereziki:

Atxuriaren igaitea, Sarako lezeen gainean den mendia ;
Lezeko Gainako zohikaztegiak ;
pottok Xaretako lurraldea bere 4 herrietatik zeharkatzen duen pottoka bidea: Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoa.

Bilatu Sarako turismo bulegoan behar duzun informazio guztia!

Sarako turismo bulegoa

Gehiago jakin nahi ?

Sarako lezeetako bisita antolatzeko behar duzun informazio guztia hemen atxemanen duzu.

Ez ahaztu sarrerak Internetez erreserbatzea bisitatu aintzin!

Sarrerak erreserbatu

ORDUTEGIA ETA PREZIOAK

Urtean 11 hilabeteetan idekiak, Sarako Lezeak edozein eguraldiarekin bisitatzen dira!

Ordutegia eta prezioak

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

Ezin dituzu zure galderei erantzunik aurkitu ?

Gure F.A.Q. orrialdea

SARAKO LEZEEN GUNEA

Begiratu zer ikusten ahal den Sarako Lezeen tokian bertan!

Ikustekoak
la Rhune