Ordutegia eta tarifak
Sarako lezeen bisitatzeko
Urtean 11 hilabetez idekiak
Urte osoan egiteko bisita! Zure oporretan, egun euritsuetan edo bero-haudietan...Aterpean, eta beti 14°tan, Sarako Lezeak edozein eguraldiarekin bisitatzen ahal dira!
AHOLKUA: Udan, egun euritsuetan bereziki, bisitak fite betetzen dira. Kasu hontan, ez duda goizean edo arratsalde bukaeran etortzea.
2024ko ordutegia
Sarrerak erreserbatu
Taldeei zuzendutako bisitetarako erreserbak emailez edo telefonoz egiten dira
+33 5 59 54 21 88.
Bisiten orduak:
Otoi, zatozte sarrerak hartzera harreran, bisita hasi baino 20 minutu lehenago.
Gunearen idekitze garaiak:
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara
Larunbata eta igandetan: 13:00etatik 17:00etara
Hetsia abenduaren 24an, 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Megalitiko parkea eta museoa azken bisitaren bukaeran hesten dira.
Prezioak 2024
Sartzeko prezioaren truke, ordubeteko bisita gidatua egin eta parke megalitikora sar zaitezkete.
Sarrera dohainik da saratarrentzat, helbide egiaztagiri bat erakutsiz. Aintzinetik erreserba ezazu!
Norbanakoa:
- Heldua: 10€
- Haurra (5 urtetik 13ra barne): 6€
- Nerabe (14 urtetik 17 urtera): 8,5€
- Ikasle (ikasleen txartela erakutsiz): 8,5€
- Familia (2 heldu + 3 haur): 32€2 heldu + pagatzen dituzten 3 haur (5 - 13 urte)
Norbanakoa, ahalmen urriko pertsona:
- Heldua: 6,5€
- Haurra (5 urtetik 13ra barne): 4€
- Nerabe edo ikasle (froga bat erakutsiz): 5,50€
Taldeak (15 pertsonetatik goiti):
- Helduak: 8€ / pertsona1 urririk gidariarentzat edo 1 urririk laguntzailearentzat.
- Nerabeak (14-17 urte) / ahalmen urriko pertsonak: 6,5€ / pertsona
- Haurrak (14 urte petikoak): 5€ / haurraLaguntzaile 1 urririk 8 haurrentzako.
Taldeei zuzendutako bisitetarako erreserbak telefonoz egiten dira +33 5 59 54 21 88 edo emailez.
Sarrerak erosi
Bisitari kopurua mugatua denez, aitzinetik erreserba egitea beharrezkoa da.
Erosketa "fisikoa"
Sarrerak bertan eros daitzeke (lekuak geratzen badira) edo inguruko turismo bulego batetik.
Parte hartzen duten herriak/hiriak
Pagatzeko moduak
Lineako erreserba bakarrik kreditu-txartela batekin egin daiteke.
Nola prestatu zure bisita ?
Etorri aintzin:
- Ez da gehiago igurikatze lerrorik! Hautatu zure bisitaren eguna eta ordua webgunetik erreserbatuz.
- Erreserbatutako bisita euskaraz ez baldin bada, mugikorrean audiogida bat urririk deskargatzea proposatzen dizugu, bisitaren iruzkinak euskaraz entzuteko (baita ere gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez).
Sarako lezeen gunean bertan:
- Zatoz 20 minutu lehenago harrerarat, sartzeko txartelak eskuratzeko.
- Gure tokiko museoan eta parke megalitikoan dohainik sar daitezke bisitaren aintzinetik edo ondotik.
Kontuan hartu azken bisita gidatuaren bukaeraren aldi berean hesten direla! - Ordu bateko bisita gidatua: Gure ingurunea aurkeztu eta, zure gidariak "Lezea" kobazulora eramanen zaitu, 45 minutuko esperientzia batentzat argiak eta ahots misteriotsu bat segituz...
Parte hartzen duten turismo bulegoak
Herri hauetako turismo bulego batera joan zaitezke Sarako Lezeetarako sarrerak erosteko:
Saint-Jean-de-Luz, Urrugne, Ciboure, Guethary, Arcangues, Espelette, Sare, Ascain, Saint-Pée-sur-Nivelle, Ainhoa, Hasparren, Bidache, La Bastide Clairence, Urt, Saint Etienne de Baigorry, Saint Jean Pied de Port, Saint Palais, Tardets-Sorholus, Mauléon-Licharre.