Helgarritasuna

& bisitatzeko baldintzak

Beharrezkoa da erreserba egitea, bisitari kopurua mugatua baita.

Gune antolatua

Edoizen egoeran izanik ere, Sarako Lezeek errezibitzen ahal zaituzte.

Gune barnean irisgarritasuna eta elkarbizitza hobetzeko, hainbat lan egin dira bertan.

Pasabide bat gehitu da mugikortasun murritzeko jendea errazago irits dadin lezeetara. Beheko zola lau samarra denez, bertan ibil daitezke. Lezeak naturaren emaitza direnez gero, ordea, ezin dira goiko aldeetara iragan.
Gidariek mikroa erabiltzen dute. Hala, bada, bisitari guztiek hobeki entzuten dute, eta bolumen berean, bisita osoan zehar.
"BIM" belarritakoak ezarri ditugu. Hortaz, entzuteko gailua darabiltenek audio bidezko komentarioak zuzenean entzunen dituzte jatorrizkotik, tarteko zarata higuinik gabe.
Sarbide pasabidea - Sarako lezeak

Webgunearen irisgarritasuna

Webgune hau WCAGen nazioarteko irisgarritasun arauen arabera garatua izan da. Informazio batzuen ikusteko zailtasunak badituzu, ez izan zalantzarik eta harremanetan jar zaitez gurekin mezu elektronikoz edo telefonoz, zure eskaerari erantzun ahal izateko.

Gidari aipa iezaizkiozue gerta dakizkizuen beldurrak abiatzean berean: lagunduko zaituzte.

Antolakuntzarentzat, galdetzen zaitugu etorri baino lehen lezeetan deitzea, baldintza onetan errezibiarazteko.

Sarako lezeen bidexka

Norbanakoak: mugikortasun urriko pertsonak (gurpil aulkia)

Aparkalekuak: 4 aparkatzeko leku mundrunatuak eskainiak zaizkie gure txarteldegiaren parean. Honetara hurbiltzea erraza da (30 metro inguru kurritzeko).
Museoan eta Parke megalitikoan: metalezko pasabideak ezarriak izan dira 2 leku hauetara heltzen ahal zaitezten. Parke megalitikoari dagokionez, hobe da lagundua izatea, ibilbidea, zati batez, legarrez osatua baita.
Komunak: Zoruaren maila berdineko komunak aurkituko dituzue gure ostatu-jatetxe gunean. Giltza ostatuko langileei eskatu behar da.
Saltegia:Enpresa pribatu batek kudeatzen du saltegia. Aparkaleku nagusitik zuzenki sar zaitezkete.

Lezearen bisita:

Ibilbidearen parte bat horretarako antolatua baita, bisita gidatuaren zati bat egiten ahalko duzue. Horretarako, derrigorrezkoa da taldeko kide batek lagundurik ibil zaitezten bisitaren zati batean. Bi egun lehenago telefonoz (05 59 54 21 88) nahitaez abisatu behar gaituzue zuen etorreraz laguntza honen eskaintzeko behar den bezala antola gaitezen. Aitzinetik ez bagaituzue abisatu, posible zaigu zuen bisita beste egun batera gibelatzea gertakarien arabera (aro txarra, jendetza handia, bisita osoak, langile eskasa etab).
Eroso ibil zaitezten eta bisitarien kopuruaren kudeaketaren ondorioz, goizez planifikatutako bisitak dizkizuegu erreserbatuko nagusiki

Norbanakoa: Nekez mugitzen diren pertsonak.

Lezearen bisita soinu eta argiz gidatua da. 45 minutu ingurukoa da lezearen barnean eta oren bat irauten du orotara.
Bisitaren sistemak behartzen du taldearen erritmoari egokitzea beti gune argituetan egoteko. Jadanik zenbait aldiz gertatua baita eta zuekin aipatu ondoren, gerta daiteke bisita ez egitea gomenda diezaziegun, zuen osagarria zaindu eta arrisku guziak baztertzeko.
Bisitaren ibilbidea 900 m-koa da, bi mailatako galerietan. Eskailerak badira (berrogoi bat maila igaiteko leizearen gaineko heinera helduz bizitegi gunea ikusteko eta, ondotik, hogoita hamar bat jaisteko behereko galeriara heltzeko). Geldialdi batzuk badira bisita gidatu denboran, behatu eta entzuteko.
Ibilbide antolatua: zorua beti-batekoa da eta barrandak badaude eskaileretan.
Ibilbide segurua eta irisgarria lezean
Irisgarritasuna Sarako lezeetan

Ahalmen urritasuna jendez osatu taldeentzat (> 8 pertsona)

Nahitaezkoa da etorri aitzin erreserbatzea.

Gure bisita guziak gidatuak izanki, nahitaez gurekin harremanetan sartu behar duzue (telefonoz, 05 59 54 21 88 edo e-postalez) bisita eguna eta ordua elkarren artean adost dezagun.

Eroso ibil zaitezten eta bisitarien kopuruaren kudeaketaren ondorioz, goizez planifikatutako bisitak dizkizuegu erreserbatuko nagusiki.

Beste ahalmen urritasunak

Gurekin harremanetan sar informazio pertsonalizatua lortzeko (Tel 0033 5 59 54 21 88).