Ordutegia eta tarifak

Sarako lezeen bisitatzeko

Beharrezkoa da erreserba egitea, bisitari kopurua mugatua baita.
Sarako lezeak urtaro guzietan

Urtean 11 hilabetez idekiak

Urte osoan egiteko bisita! Zure oporretan, egun euritsuetan edo bero-haudietan...Aterpean, eta beti 14°tan, Sarako Lezeak edozein eguraldiarekin bisitatzen ahal dira!

AHOLKUA: Udan, egun euritsuetan bereziki, bisitak fite betetzen dira. Kasu hontan, ez duda goizean edo arratsalde bukaeran etortzea.

Doako aparkalekuak 14 gradu haitzuloan Komunak Pagatzeko txartelak onartuak Eusko moneta onartua Oporretarako txekeak onartuak Partzialki egokitua elbarriendako Ostatua Piknik Jan-lasterreko ostalaritza udan Mendi ibilbideak hurbil Animaliak debekatuak leizean Argazkiak eta bideoak ateratzea debekatuak da lezean haur karrosak ezin dira ibiltzen ahal lezean

2024ko ordutegia


Sarrerak erreserbatu

ERRESERBATU

Taldeei zuzendutako bisitetarako erreserbak emailez edo telefonoz egiten dira
+33 5 59 54 21 88.

Bisiten orduak:

Zure bisitaren ordua erreserba egitean hautatuko duzu.

Otoi, zatozte sarrerak hartzera harreran, bisita hasi baino 20 minutu lehenago.

Gunearen idekitze garaiak:

Urtarrilaren 2tik 7ra: Egunero 13:00etatik 17:00etara
Otsailaren 12tik martxoaren 17ra: Astelehenetik Ostiralera: 14:00etatik 17:00etara
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara
Martxoaren 18tik azaroaren 3ra: Egunero 10:00etatik 18:00etara
Azaroaren 4tik 2025eko urtarrilaren 5era: Astelehenetik ostiralera 14:00etatik 17:00etara
Larunbata eta igandetan: 13:00etatik 17:00etara
Hetsia: Urteko itxiera : 2024ko urtarrilaren 8tik otsailaren 11ra barne.
Hetsia abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Megalitiko parkea eta museoa azken bisitaren bukaeran hesten dira.

Prezioak 2024

Sartzeko prezioaren truke, ordubeteko bisita gidatua egin eta parke megalitikora sar zaitezkete.
Sarrera dohainik da saratarrentzat, helbide egiaztagiri bat erakutsiz. Aintzinetik erreserba ezazu!

Norbanakoa:

  • Heldua: 10€
  • Haurra (5 urtetik 13ra barne): 6€
  • Nerabe (14 urtetik 17 urtera): 8,5€
  • Ikasle (ikasleen txartela erakutsiz): 8,5€
  • Familia (2 heldu + 3 haur): 32€
    2 heldu + pagatzen dituzten 3 haur (5 - 13 urte)

Norbanakoa, ahalmen urriko pertsona:

Lezearen azpiko partearen bisita. Eskertzen zaituztegu bisita baino bi egun lehenago abisatzea, bisita aukerak ezagutzeko eta guri ahal bezain ongi antolatzeko parada emateko, zuei harrera baldintza onenetan eskaintzeko gisan. Sartze 1 urririk laguntzailearentzat. Irisgarritasuna Sarako Lezeetan.
  • Heldua: 6,5€
  • Haurra (5 urtetik 13ra barne): 4€
  • Nerabe edo ikasle (froga bat erakutsiz): 5,50€

Taldeak (15 pertsonetatik goiti):

  • Helduak: 8€ / pertsona
    1 urririk gidariarentzat edo 1 urririk laguntzailearentzat.
  • Nerabeak (14-17 urte) / ahalmen urriko pertsonak: 6,5€ / pertsona
  • Haurrak (14 urte petikoak): 5€ / haurra
    Laguntzaile 1 urririk 8 haurrentzako.

Taldeei zuzendutako bisitetarako erreserbak telefonoz egiten dira +33 5 59 54 21 88 edo emailez.

Sarrerak erosi

Bisitari kopurua mugatua denez, aitzinetik erreserba egitea beharrezkoa da.

Webgunetik erreserbatu

Erosketa "fisikoa"

Sarrerak bertan eros daitzeke (lekuak geratzen badira) edo inguruko turismo bulego batetik.
Parte hartzen duten herriak/hiriak


Pagatzeko moduak

Lineako erreserba bakarrik kreditu-txartela batekin egin daiteke.

Beste ordainketa mota batzuk baliatzen ahal dira bertan edo turismo informazio bulegoetan.
Carte Bleue Eusko dirua Dirua eta txekeak Paperrezko ANCV txekeak

Nola prestatu zure bisita ?

Etorri aintzin:

Sarako lezeen gunean bertan:

  • Zatoz 20 minutu lehenago harrerarat, sartzeko txartelak eskuratzeko.
  • Gure tokiko museoan eta parke megalitikoan dohainik sar daitezke bisitaren aintzinetik edo ondotik.
    Kontuan hartu azken bisita gidatuaren bukaeraren aldi berean hesten direla!
  • Ordu bateko bisita gidatua: Gure ingurunea aurkeztu eta, zure gidariak "Lezea" kobazulora eramanen zaitu, 45 minutuko esperientzia batentzat argiak eta ahots misteriotsu bat segituz...

Parte hartzen duten turismo bulegoak

Herri hauetako turismo bulego batera joan zaitezke Sarako Lezeetarako sarrerak erosteko:

Saint-Jean-de-Luz, Urrugne, Ciboure, Guethary, Arcangues, Espelette, Sare, Ascain, Saint-Pée-sur-Nivelle, Ainhoa, Hasparren, Bidache, La Bastide Clairence, Urt, Saint Etienne de Baigorry, Saint Jean Pied de Port, Saint Palais, Tardets-Sorholus, Mauléon-Licharre.