Gunearen museoa

Sarako lezeetan

Beharrezkoa da erreserba egitea, bisitari kopurua mugatua baita.

Ezagutza hobetzeko lekua

Sarako Lezeetan sartze libre duen museo bat aurkituko duzue. Hortan, lezean tratatuak izan diren gai batzuk azalduak izanen dira:

Gizakiak Historiaurretik hona ezagutu duen bilakaeraren aspektu ezberdinak ezagutuko dituzue, bisual esplikatzaile eta hainbat garaietako aztarnen bitartez.
JM Barandiaran,euskal historiaurrearen ikerlari eta etnologo handiaren bizitza eta lana.
Saguzarren egitekoa gure ingurumenean.
Bonu ttipia... bisitan aipatutako euskal mitologia aurkezpena edo sakontzea..
Sarako lezeen museoa
Sarako lezeen museoa - Gizakiaren eboluzioa

Gizakiaren eboluzioa
historiaurretik gauregunerat

Erakusleihoz ostua den guneko museoak, gizakiak Historiaurretik hona ezagutu bilakaera azaltzen dute. Lehen gizakietatik Homo Sapiens Sapiens-era, Homo Habilis, Homo Erectus, Neandertal-etik iraganez, klima aldaketengatik, baina ere lehengaien lantzeko teknikengatik etengabe aldatu diren haien banaketa esparrua eta bizimodua bertan azladua zaizue.

Sarako Lezeen barnean eta inguruetan abiatu miaketek, bai eta kontakizun multzo handi batek baiesten dute molde desberdinez erabiliak izan direla garaien arabera.

Aurkitu gizakien aztarna zaharrenak, duela 200 000 urte ingurukoak dira, historiaurreko gizakia garai batez egon da Sarako Lezeetan, JK a-ko 35 000 urtetik 10 000 urtea arte.
Etxebizitza gunea Historiaurre garaian, Sarako Lezeak, gerla desberdinetan zaurituak zirenak aterbetu zituzten ere (Napoleon-en gerla - 1808-1810 urteetan, Karlistadak - 1833-1839 eta 1872-1876, Munduko gerla...) baina "gaueko lanerako" iragan eta trukatze tokia izan ziren ere.

Aztarna anitz aurkeztuak dira museoan:

Historiaurreko garaiekoak (suharria, orein adarrak, karraskagailuak, zizelak, harraskagailuak, gezi puntak, harri landuzko aizkorak) ;
Protohirtoriakoak (gizaki hezurdurak, errauts kutxatilak, zeramikak, brontzezko aizkorak) ;
Garai Historikoetakoak (erromatar diru altxorra, diru faltsuak, Napoleon-en garaiko aztarnek).

Sarako lezeen museoa - Silex

José Miguel de Barandiaran

Azkenik, José Miguel de Barandiaran historiaurrelari eta etnologo ospetsuari eremu bat eskainia zaio. Gerla Zibilean (1936) Franco-ren Espainiatik ihes egiten du, 15 urtez Saran errefuxiatu gisa bizitzeko. Herriaren bizian ongi sarturik, etengabe segitu ditu bere ikerketa lanak.

Lan garrantzitsua egin zuen, lurpean baita lur gainean ere, biztanleriari herri sinesmen eta mitoei buruz galdezka, euskal gizakiaren eta bere kulturaren sustraien arteko lotura ezartzen saiatzeko.

Sarako Lezeetako soinu-argizko bisita gidatua osoki eskainia zaio, Euskal Herritarren oroimenari bizi osoa eman diolako.

José Miguel de Barandiaran
Sarako lezeen museoa - Gauenarak

Izaera aberatsa eta babestua

Hemen ezagutuko duzu saguzarrek gure ingurunean duten funtsezko funtzioa.

Sarako lezeek 10 saguzar espezie baino gehiago dituzte!
Gehienak babestutako galeria batean daude, bisitatu ezin direnak eta babesari eskainitakoak.

CENekin elkarlanean, galeria hau irudiak denbora errealean transmititzen dituzten 2 kamerekin hornitu dugu gune museoan eta Sarako lezeetako harreran kokatutako 2 pantailetan..

Etorri aparteko ugaztun hau behatzera izitu gabe!

Gehiago jakin nahi ?

Sarako lezeetako bisita antolatzeko behar duzun informazio guztia hemen atxemanen duzu.

Ez ahaztu sarrerak Internetez erreserbatzea bisitatu aintzin !

Sarrerak erreserbatu

ORDUTEGIA ETA PREZIOAK

Urtean 11 hilabeteetan idekiak, Sarako Lezeak edozein eguraldiarekin bisitatzen dira !

Ordutegia eta prezioak

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

Ezin dituzu zure galderei erantzunik aurkitu ?

Gure F.A.Q. orrialdea

PRAKTIKAN

Nola iritsi, erreserbatu, zer egin Sarako lezeetan... Informazio guztia jakin ezazue !

Jakiteko xehetasunak
la Rhune