Gure gomendioak

Sara eta inguruak ezagutzeko.

Beharrezkoa da erreserba egitea, bisitari kopurua mugatua baita.

Sarako Lezeak bisitatuz geroz,

Eguneroko bizitzatik ihes egin eta goza ezazu hemengo ingurumenaz!

PaysBasque.net-eko esploratzaileek natura, kultura eta gastronomia batzen dituen egun bateko programa polita prestatu dute, Sarako lezeen inguruan, dena lezeetatik oinez!
Ibilaldi ederra egiteko embeia duzu? Sarako lezeetatik hasi eta igo Axuria mendira!
Zuretzat edo seme-alabentzat zailegi dela iduritzen zaizu ? Lezeetatik abiatzen den ibilaldi markatu batek (silueta urdina) "Lezeko Gaina" gune babestura eramanen zaitu eta Sara eta Larruneko ikuspegi ederraz gozatuko duzu!
XARETA ezagutu (Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoa lotzen dituen lurraldea), bertako gune natural eta kulturalak bisitatuz, edo Pottoka urdinaren bidetik oinez. Bizikleta elektrikoak alokatzen ahal dituzu, gidariarekin edo gidaririk gabe, irteera ahaztezin baterako (Mugaride; Fagoa).
Historia eta mendi-ibilaldia uztartu, Sarako lezeak Zugarramurdikoekin lotzen dituen sorginen ibilaldian parte hartuz.
Mendia maite duzu bainan oinez ibiltzea ez zaizu gustatzen ? Lezeen inguruetan hainbat benta atxemanen dituzu, non jaten eta edaten ahal den, ikuspegi zoragarri batekin!
Kokatu itzazu gure mapan, eta pentsatu aintzinetik deitzea idekitze ordutegia ezagutzeko!
Halty bentta
+33 5 59 54 24 84
Anttonen bentta
+34 948 599 161
Berrouet benta
+33 5 59 54 21 96
Loretxoa bentta
+33 6 13 65 07 95
Zuk, nahiago duzu hemengo jendea topatzea eta bizitzeko modua ezagutzea? Gure auzoan, gasna ekoizle batek ateak zabaltzen dizkizu: Oreka (gasnak eta jogurtak).
Ihes egiteko gogoa? Lezeetatik hurbil, Etxola animalia parkea gazteak eta helduak liluratuko ditu!
Lezeko Gaina y Larrun al fondoqueso de oveja Ossau Iraty

Leku hauek lezeetatik arrunt hurbil daude

bainan inguruetan ere ainitz helbide onak aurki ditzakezu:

Sarako herria

Sarako herria

Frantziako herri ederrenen artean sailkatua den Sara, lapurtar herri tipikoa da...
Sarako saltegiak

Sarako saltegiak

Saltegiak, zerbitzuak... Saran atxemanen dituzun zure egonaldirako baliagarriak diren denda guztiak.
Tokiko ekoizleak

Tokiko ekoizleak

Barazkiak, gasnak, haragia, edariak... Begiratu bertako ekoizleen zerrenda.
Sarako jatetxeak

Sarako jatetxeak

Euskal Herriko turismo bulegoan zerrendatutako Sarako jatetxeak.

Xareta, mugarik gabeko lurraldea

Xareta, mugarik gabeko lurraldea

Mugaren alde bat eta besteko 4 herri biltzen dituen mugaz gaindiko lurraldea: Ainhoa eta Sara frantses aldean, Urdax-Urdazubi eta Zugarramurdi nafartar aldean.

Urdazubiko lezea

Urdazubin, Ikaburu deitzen den lezea bisitatzen ahal da.

Zugarramurdiko leizea

Sorginen leizea Zugarramurdin.

Larrungo treina Saran

Larrungo treina Saran

1924an eraikia izan den kremailera tren ttipi honi esker, Larrun gailur mitikora igaiteko aukera ukanen duzue.
Miarritzeko akuarioa

Miarritzeko akuarioa

Akuarioak bidaiarako gomita luzatzen dizue Gulf Streamaren gaindi, Ipar Atlantikotik pasaraziz Karibetako ur bero eta arraintsuetara heltzeko.
FFTS

FFTS

Anecat elkarteak Frantziako leize, harpe edo historiaurreko guneak biltzen ditu.

En Pays Basque

En Pays Basque

Euskal Herriko Turismo Bulegoen webgunea.
Sites et musées en Pays Basque

Sites et musées en Pays Basque

Euskal Herriko gune eta museo bereziak biltzen duen elkarte bat da : gazteluak, museoak, kobazuloak, trenak, gune naturalak ...
Le Guide du Pays Basque

Le Guide du Pays Basque

Turismo-gida bat.
Coup de coeur Basque

Coup de coeur Basque

Euskal Herria ezagutzeko webgunea.

ARRAYA

Konpostelako bidegune ohia. 16. mendeko euskal etxe ederra, erosoa eta abegitsua. Euskal Herriko etapa gastronomiko onenetakoa, Frantziako herri ederrenetakoan.

LASTIRY

Xarmazko hotela osoko arraberritua herriko plazan. Xumetasuna eta gastronomia uztarzen dituen jatetxea.

BARATXARTEA

Euskal Herriko mendi enblematikoa den Larrune, oinean, "Ihalar" auzotegi ohargarrian, leku lasaian, harrizko hormak dituen gure etxe ederrak ongi etorria eskaintzen dizue atseden, ihesbide egonaldi baterako, itsasoa eta mendiaren artean partekatua den egiazko herri bat ezagutzeko.

PIKASSARIA

Espainiako muga eta Sarako zentro artean, 18. mendeko etxea, berdegune eta lasaitasun ingurunean. Familiako hotela, mendia eta kanpainari begirako ikuspegiarekin. Tradiziozko sukaldaritza.

Ttakoinenborda

Ttakoinenborda tipikoa geratzen XVII mendean ongietorria gonbidatu xarmangarri geletan ingurune berde bat ibai baten ondoan eta Sarako haitzuloen inguruan.
VVF Sarako herria

VVF Sarako herria

Sarako plazatik 200 metrora kokaturik, "Omordia" opor herriak apirilatik urrira hartzen zaituzte, kalitatezko 85 etxebizitzetan, eta animazioa familia osoari eskainiz.
Itsas Mendi kanpalekua

Itsas Mendi kanpalekua

Donibane Lohizunen den akanpalekua.
Oyam kanpalekua

Oyam kanpalekua

4 Izarretako AIROTEL OYAM Kanpinak Bidarten dago, Miarritzetik 3 kilometrotara eta Donibane Lohitzunetik 5 kilometrotara. Itsasotik oso gertu, Bidarteko hondartzetara erraz helduko zara kanpinetik, oinez edo autobusez (doakoa).
Ametza kanpalekua

Ametza kanpalekua

Ametza (4 izar) Hendaian eta hondartzaren ondoan den kanpaleku bat da.
Campings de charme au Pays basque

Campings de charme au Pays basque

"Campings de Charme"-ek Euskal Herrian diren bi edo hiru izarreko kanpinak elkartzen ditu.
Eskualduna kanpalekua

Eskualduna kanpalekua

Hendaiako akanpalekua.
Résidence Hôtelière du Golf ***

Résidence Hôtelière du Golf ***

Herri barnetik, portutik 770 metrora eta Donibane Lohizuneko badiatik km 1era, Golf-eko egoitzak, ingurune ezinhobea eskaintzen dizue zuen oporraldirako. Gure apartamenduak osoki hornituak dira. Tokian berean, 200m2ko igerileku berotua aurkituko duzue, Nivelle Golfetik 50 metrora.
Résidence hotelière MAEVA***

Résidence hotelière MAEVA***

Ziburu, Sokoa eta Hendaian kokaturik, MAEVA turismo egoitzek, ezin ahantzizko egonaldia iragaiteko hartzen zaituztete.