Lezea

Sarako historiaurreko haitzuloa

Beharrezkoa da erreserba egitea, bisitari kopurua mugatua baita.

Atxuriaren erraietan

Sarako Lezeak aterbetzen dituen Atxuria mendiaren gailurra buztinez estalia da eta honek ur-eurien iragazketa mugatzen du. Kareharrizko alimalekoak aurkitzen dira geologiko formazio desberdinekin.

LEZEA edo SARAKO LEZEAK deitua den hauetariko bat bisita daiteke, kasik duela 2 milioi urte baino gehiago zegoen egoera berdinean!

Formazio geologiko atipiko bat ikusiko duzue, gela zabal eta izugarri handiak, Akitaniako handienen artean sailkatua den sartze ataria, etxebizitza eta eguneroko jardueren gunea ahantzi gabe.

Atxuriaren gailurra, Sarako leizeen gainean
Sarako lezeen bisita gidatua

Guztientzako irisgarria den bisita bat

Bisita gidatuak 45 minutu irauten du, 900 m-ko aitzinbide apailatu bat segituz. Bide hau segurtatua da eta osoki soinu eta argiz hornitua. Ibilbideak gidoi bat segitzen du, argiztapen eta entzungailuez lagundurik, baina beti argitasun gehiago ekarriko dizuen gida batekin.

Azken teknologiak erabiliak izan dira, besteak beste LED argiztapena, bai bisita baldintza onenetan egiteko, eta bai lur azpiko ingurumena eta bertako "izilagunak" zaintzeko.

Bisitan gaindi aipatu gaiak:

Formazio geologiko atipikoa ;
Historiaurreko etxebizitza ;
Euskal mitologiaren hurbiltze bat ;
JM de Barandiaran-en lanetan oinarritu euskal herriaren jatorrien hurbiltze bat.
Linean erreserbatu
Kontuan hartu ezin dela argazkiak edo bideoak ateratzen ahal lezearen barnean. Nahi baduzu, Lezearen eta bisita-ibilbidearen argazki sorta bat dohainik deskargatzea proposatzen dizugu.

Sarako Lezeen bisita gidatua

1: Ataria (Sarrera eta Irteera)
2: Historiaurreko bizi gunea
3: Konkrezioa
4: Tubulure
5: Fosilak
6: Gours
7: Lakua - Euskal kulturaren aurkezpena
8: Txalaparta - musika tresna zaharra
Sarako lezeen bisitaren ilustrazioa

Sarako lezeak sarrera eta irteera berdina ditu.

Lezearen zolan, gauza bitxiak...

Sarako Lezeek ez dituzte gizakiak bakarrik aterbetu, baina ere... duela 10 000 urte baino gehiago zuloan negukatzen ziren leize-hartzak! Gaur egun, saguzarrak dira zuloaren barnean sekula baino gehiago kabitu diren ugaztunak.

CREN (Conservatoire Régional des Espaces Naturels / Eremu Naturalen Eskualdeko Kontserbatorioa), GCA (Groupe Chiroptère Aquitaine / Akitaniako Kiroptero Taldea) eta ENA (Espaces Naturels Aquitaine / Akitania Eremu Naturalak) elkartearekin lankidetzan, Sarako Lezeetako gunea interes handiko etxebizitza gisa erreferentziatua da nazio arte mailan, bertan egoten diren saguzar espezie kopuru handiarentzat.

NATURA 2000 sailkatua den gunea

Gaur egun Sarako lezeak Natura 2000 europar sarearen partaide dira. Sare horrek ingurumenaren aniztasun biologikoari eustea du helburu, garapen iraungarriaren logikan betiere.

Sarako lezeak Larrun - Xoldokogaina mendialdearen baitan dira; beraz, inguruan badaude askotariko fauna eta flora joria dituzten basoak, landak, lintzurak eta hezeguneak, lezeak eta labarrak, espezie endemikoak eta guzti.Hori dela eta, Sarako lezeetatik hurbil arkamelua, ibai-karramarroa, Pirinioetako barraskiloa, kakalardo adarluzea, drosera, soldanella bilotsua eta babesturiko bertze hainbat espezie bilatuko ditugu, saguzarrak atzendu gabe, bertan bizi diren espezie desberdinei aldiro-aldiro jarraipena egiten zaie eta.

Izendapen honek, bada, natur ondarea hobeki ezagutzen eta kontserbatzen laguntzen digu.


Salamandra

Sarako lezeen argazkiak

Irudiak mila hitz baino gehiago balio duenez, milaka urtez urak zizelkatutako Sarako lezeen edertasuna irudietan ekaintzen dizugu !

meandro haundia
Sarako lezeen bisita
Sarako lezeen sakonean
Sarako lezeen ataria
Sarako lezeen gunea
Sartzean

Gehiago jakin nahi ?

Sarako lezeetako bisita antolatzeko behar duzun informazio guztia hemen atxemanen duzu.

Ez ahaztu sarrerak Internetez erreserbatzea bisitatu aintzin !

Sarrerak erreserbatu

ORDUTEGIA ETA PREZIOAK

Urtean 11 hilabeteetan idekiak, Sarako Lezeak edozein eguraldiarekin bisitatzen dira !

Ordutegia eta prezioak

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

Ezin dituzu zure galderei erantzunik aurkitu ?

Gure F.A.Q. orrialdea

PRAKTIKAN

Nola iritsi, erreserbatu, zer egin Sarako lezeetan... Informazio guztia jakin ezazue !

Jakiteko xehetasunak
la Rhune