Egitaraua
Lurpeko faunaren esplorazioa
Jacques CHAUVIN-ek aurkezturik-k aurkezturik
Noiz: urriaren 20an, ortziralea, 19:00etan
Non: Sarako lezeetan
Hizkuntza: frantsesa
Jacques Chauvin bioespeleologoak aurkeztuko duen mintzaldia, Lezearen miaketa labur batekin !
Euskal Herrian denek badakite laminak, herensugeak edo beste izaki mitologiko batzuk bizi direla lezeetan ! Eta, hala ere, ez dira lur azpian bizi diren bakarrak... Animalia ttiki ainitz ere badaude kobazuloetan eta lurpeko uretan. Sarako lezeak lurpeko biodibertsitate horren adibide nabarmenetako bat dira. 70 espezie inguru bizi dira bere lurpeko galerietan, eta horietatik hamabost bat endemikoak dira eta Sarako lezeetan bakarrik atxemanak izan dira !
Jakitekoa: Urririk eta deneri idekia, izena emanez (kopuru mugatua).
Lezea miatzeko, pentsatu lupa eta esku-argia eramatea.