< Gertakari zerrendara itzuli

SARRERAK AGORTUTA - Ibilaldi botanikoa

SARRERAK AGORTUTA - Ibilaldi botanikoa

Julie Mendribil, Naturopata eta belar-aditua-k aurkezturik

Noiz: Maiatzaren 22an, asteazkena, 16:00etan
Non: Sarako lezeetan

Hizkuntza: frantsesa

Ezagutu inguruan ditugun landareen ahalmen ezezagunak
Tokiko landareak identifikatzen eta erabiltzen ikasteko ibilaldi botanikoa antolatu da Sarako lezeetako gune natural babestuan. Parada ederra izango da gure basa-landareen ahalmenak, batzuetan ahaztuak, ezagutzeko, sukaldean edota sendabelar gisa nola erabili ikasteko.

Ateraldiak ordu eta erdi inguru iraunen du. Ondotik Juliek ibilbidean aurkitutako landareetan oinarritutako tisana dastaketa bat proposatuko digu.

Jakitekoa: Urririk, izena emanez (leku kopuru mugatua).
15 urtetik goiti.

SARRERAK AGORTUTA!