< Gertakari zerrendara itzuli

AKELARRE GAUALDIA

AKELARRE GAUALDIA

Noiz: Ekainaren 7an, 19:30etan.
Non: Sarako lezeetan

Hizkuntza: euskaraz (frantsesezko itzulpenarekin)

Artearen eta historiaren arteko topaketa, Euskal Herrian egindako sorginkeri epaiketetan oinarritua.

Egitaraua:
- 19:30: "Sor(tu.E)gina", Batcharte Dantza konpainiaren eskutik, dantza, antzerkia eta mintzaldia nahasten dituen ikusgarria, sorginkeriaz eta bere epaiketetaz mintzo dena, baita ere gaur egun gure gizartean sentitzen den intolerantziaz eta diskriminazioaz.
Kasu, ikusgarrirako sarrerak agortuak dira!

- Ilunabarrean: Pablo Agueroren "Akelarre" filma ikusteko edo berriz ikusteko parada, aire zabalean, Sarako lezeen ingurumen paregabean!

Jakitekoa: Jatekoa (talo) eta edatekoa izanen da bi emanaldien artean.
- Adin gomendatua: 10 urtetik goiti.
Oharra filmarentzat: gazteenentzat eszena batzuk gogorrak izan daitezke.
- Pentsa ezazu Sarako lezeetako lur naturalean jartzeko zerbait ekartzea (hondartzako eskuoihala, kuxina, etab.) aire zabaleko zinema emanaldian.
- Filmaren proiekzioa bertan behera geldituko da euria egiten badu.