Egitaraua
"Lezeko Gaina" ibilaldi gidatua
Imanol AMESTOY-ek gidaturik (CPIE Euskal Itsasbazterra)-k aurkezturik
Noiz: agorrilaren 9an, ortziralea, 15:00etan
Non: Abiatzea Sarako lezeen goiko aparkalekutik.
Hizkuntza: frantsesa edo euskara (parte hartzaileen arabera)
Imanol Amestoy-ek, CPIEko adituak, paisaiaren irakurketa bat proposatzen digu Sarako lezeen inguruetan, bertan aurkitzen diren aberastasun natural eta arkeologiko ezezagunak nabarmentzeko asmoz, eta gizakiaren eta mendiaren arteko elkarbizitza erakusten dutenak.
Jakitekoa: - Zailtasun maila : mendizale "ertainentzat"
- Urririk, izena emanez (25 pertsonentzat mugatua)
- Ibilaldia eginen da, eguraldiak baldintza onak eskaintzen baditu.
- Ura ekarri, mendiko oinetakoak eta jantzi egokia hartu, eguraldiaren arabera.