< Gertakari zerrendara itzuli

Oskolaren azpian

Oskolaren azpian

Maddi Zubeldia-k aurkezturik

Noiz: Urriaren 13an, 17:00etan
Non: Sarako Lezeetan

Hizkuntza: Euskara

Sarako lezeek bizia hartuko dute Maddi Zubeldiaren sorkuntzari esker, Elise Dilet eta Antton Hariñordokiren "Haize leizean" liburuan oinarritua.

17:00etan: Elise Diletek eta Antton Hariñordokik "Haize leizean" aurkeztuko dute.
Ondotik, musikaz lagunduriko bakarrizketa murgiltzaile bat izanen da Lezearen sakonean, nerabeei zuzendua.

Bisita bereziaren laburpena:
Leizea, biziaren bidegurutze gisa. Hemen ez da egiarik, ez gezurrik.
Bestelakatzearen lekua da leizea. Nerabezaroan nola zahartzaroan bizia aitzina bultzaka ari da, itxuraldaketa prozesuan, horrek sortzen dituen ametsekin eta beldurrekin batera.
Haren azken eraldaketaren atarian, emazte adinduak nerabezaroko oroitzapenekin hartu du hitzordu. Leizean bizi izan zuen iniziazio bidaiaren berri emanen die nerabeei, haren esperientziatik konfiantzazko mezua utzi nahian.

Jakitekoa: Nerabeei zuzendatua, 11 urtetik goiti.
Prezioa: 2€.