Egitaraua
BADOA - SARRERAK AGORTUTA
Neskena-k aurkezturik
Urriaren 18an, Neskena taldeak denboran zehar bidaia egitera gonbidatzen gaitu, BADOA ikuskizunarekin.
Sarako lezeetako denboraz kanpoko naturgunean, dantza eta kantua nahasiko dira bizitzaren zikloez mintzatzeko. Bobo, Nafarroako pertsonaiak, bere mozorro bikoitzarekin, iraganari eta etorkizunari begira, denboraren zirkulua marraztu eta ikusgarria bideratuko du.
Nor dira NESKENA taldea osatzen duten neskak? Urte askotan euskal dantza Ezpeletako herriko talde tradizionalean praktikatu duten 10 emakume gazte paregabeak!
Koregrafia : Jose Cazaubon eta Zibel Damestoy
Musika konposaketa : Mizel Zamora
Bertsu idazketa : Haira Aizpurua
Jakitekoa: erreserba beharrezkoa da (leku kopuru mugatua!)
Euskal Kultur Erakundearen Ibilki programazioaren baitan.