Egitaraua
Oskolaren azpian

Maddi Zubeldiaren sorkuntza
Noiz: Martxoaren 16an, igandearekin, 11:00etan
Non: Sarako lezeetan
Hizkuntza: euskara
Lurpea sareak proposatzen duen lur azpiko mundua ezagutzeko asteburuaren kari, Sarako lezeek Maddi Zubeldiaren sorkuntza berezia proposatzen dizute, "Haize Leizean" ipuinean oinarriturik.
Sar zaitez lurraren sakonean. Orduko Maddi gazteak historiaurreko erritu iniziatikoak eta bizimoduak ezagutzera eramanen zaitu, denboraz kanpoko galderari bide eginez …: historiaurreko gizakiak, beren hertsapen eta galderekin, hain desberdinak al ziren gurekiko?
Jakitekoa: Sarrerak aitzinetik erosi behar dira (leku mugatuak)
Prezioa: 2€