< Gertakari zerrendara itzuli

MITOGAUA

MITOGAUA

Mintzaldiak Anuntxi Aranak eta Philippe Laplacek emanik eta Irati filmaren proiekzioa EKE / Le Select zinemak lagundurik.

Noiz: Maiatzak 24, larunbata - 18:00etatik goiti.
Non: Sarako Lezeetan

Hizkuntza: eskuara/frantsesa

Gaualdi oso bat euskal mitoen, errituen eta sinesmenen inguruan. Bi hitzaldirekin hasiko da:
- Anuntxi ARANAk aztertuko du nola biziraun duen mendez mende euskal mitologiak, erlijio et sinesmen dominanteen eragina gorabehera.
- Philippe LAPLACEk euskal megalitoetan barna eramanen gaitu bidaia ilustratu batean eta gordetzen dituzten antzinako mito eta errituak azalduko dizkigu, geo-biologiaren ekarpenari buruzko gogoeta bat abiatuz.

IRATI filmaren proiekzioa, kanpoan: Bi aurkezpen horien ondotik, gaualdiak kanpoan segituko du, lezearen sartzearen parean, ilundua izanen delarik, euskal mitologiaren munduan murgilduz IRATI filmaren bidez. Paul URKIJO ALIJOren film arrakastatsuak abentura liluragarri bat kontatuko digu, Erdi-Aroko historia eta fantasia uztartuz antzinako sinesmenak ezagutaraziko dizkiguna Iratik gidatuko duen Enekoren bidaiaren bidez, herri pagano baten giristinotzearen hastapenetan.

Jakitekoa: Proiekzioa aitzin jatekoa eta edatekoa izanen da.
Erreserbak ez dira idekiak.