< Gertakari zerrendara itzuli

Ondare historikoak eta naturalak topo egiten dutelarik...

Ondare historikoak eta naturalak topo egiten dutelarik...

CPIE Euskal Itsasbazterraren eskutik

Noiz: Agorrila 21, ortzeguna, 9:00etan.
Non: Abiatzea Sarako lezeen goiko aparkalekutik.

Hizkuntza: eskuara edo frantsesa, parte-hartzaileen arabera.

Imanol AMESTOY CPIE Euskal Itsasbazterreko adituak Sarako lezeen inguruko paisaien irakurketa bat eginen digu, gaur egun ezezagunak diren aberastasun natural eta arkeologikoak azalduz eta gizakiaren eta mendiaren arteko antzinako elkarbizitza erakutsiz.

Jakitekoa: ERRESERBAK EZ DIRA IDEKIAK!
- Zailtasun maila: ertaina
- Urririk, izena emanez (25 pertsonentzat mugatua)
- Behar den ekipamendua: Ura ekarri, mendiko oinetakoak eta jantzi egokia hartu eguraldiaren arabera.
- Ibilaldia eginen da, eguraldiak baldintza onak eskaintzen baditu.